Euriak ez du zapuztu Loiolako sagardozaleen festa
Euriak ez ditu etxean utzi sagardozaleak, eta euria goian-behean ari bazuen ere, jende ugari bertaratu da Loiolako Sagardo Egunera. Loiolako dozena bat etxe eta baserritako sagardoa dastatzeko aukera izan dute basilikaren aurrean elkartutakoek, baita gazta eta txorizoarekin sabela betetzekoa ere. Eguraldi txarrak askorik lagundu ez duen arren, loiolatarrek umore onez erantzun dute, eta giro onean ospatu dute sagardoaren bueltako festa.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.