Arima + Ni Hil

Arima + Ni Hil

Gertaeraren datuak

Antolatu du

jimmyjazzgasteiz.com

Non

Jimmy Jazz Aretoa

Noiz

19/12/2020

Arima

Behar emozionalak eta sentimentalak modu ezberdin batean azaleratzeko helburuarekin sortu zen proiektua 2018. urtean. Melodia sentimental eta etereoek, kitarra distortsionatuekin nahastuz bidaia pertsonal eta berezi batera gonbidatzen zaituzte. Arimaren kontzertu bat txirrista baten modukoa da; berezia, pertsonala eta sentimentala. 2019. urtean “Metamorphosis” EP-a aurkezten aritu ginen Euskal Herri zehar hainbat kontzertu eginez. Diskoa Karlos Osinaga “Txap”-ekin grabatu zuten Bonberenea ekintzetako estudioetan.

Ni hil

Paisaia musikal dentso eta errepikakorrak, eta ahots lirikoak kontrajartzen dituen gasteiztar musika taldea da. Kanta geldoek, kitarra zaratsuek eta baxu burrunbatsuak taldearen oinarri iluneko soinuari lagundu egiten diote.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak