Huntza sinfonikoa: Euskadiko Orkestrarekin grabatutako "Lasai lasai", "Olatu bat" eta "Aldapan gora" abestiak (online)

Huntza sinfonikoa: Euskadiko Orkestrarekin grabatutako "Lasai lasai", "Olatu bat" eta "Aldapan gora" abestiak (online)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.euskadikoorkestra.eus

Non

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Noiz

02/07/2020-etik 04/07/2020-era

2019ko azaroan ateak itxita grabatu ziren bideo hauek Miramongo egoitzan, Fernando Velázquezen agindupean. Getxoko musikagile, zuzendari eta musikaria arduratu zen Huntzaren Lasai lasai, Olatu bat eta Aldapan gora kanten moldaketa sinfonikoak egiteaz, baita proiektu berri honen zuzendaritza artistiko osoaz ere. Ikus-entzunezko zuzendaritza Pausoka Entertainmenteko Jabi Elortegiren esku geratu zen oraingoan ere. Orduan egin zen grabazioa eta orain inoiz baino zentzu gehiago hartzen du eremu digitalean argitara emateak, uda hasiera honetan, Huntzaren kontzertuez gozatzeko aukera ez baitugu izango. Bideoklipen aurkezpenaUztailaren 2, 3 eta 4an aurkeztuko dira hiru bideoklip berri hauek, lehendabizi ETBn eta ondoren Euskadiko Orkestraren sare sozialetan (Youtube, Instagram, Facebook eta Twitter). Uztailak 2: Lasai lasai- ETB2: Qué me estás contando programaren amaieran (20:15)
- ETB1: Eguraldiaren amaieran (21:05)
- 22:30: argitalpena Euskadiko Orkestraren sare sozialetanUztailak 3: Olatu bat- ETB2: En Jake programaren amaieran (14:10)
- ETB1: Eztabaidan programaren amaieran(22:30)
- 22:30: argitalpena Euskadiko Orkestraren sare sozialetanUztailak 4: Aldapan gora- ETB2: Teleberriaren aurretik(14:55)
- ETB1: Eguraldiaren ondoren (21:05)
- 22:30: argitalpena Euskadiko Orkestraren sare sozialetan

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak