UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2024: "GORA TELOIA! Antzerkia ikastetxeetan egiteko gida"

UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2024: "GORA TELOIA! Antzerkia ikastetxeetan egiteko gida"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.uik.eus

Noiz

01/07/2024-etik 02/07/2024-era

Aurrez aurre eta online. Euskaraz eta gaztelaniaz. Ikastaro honen bidez Gora Teloia! Antzerki gida partekatu nahi da, ikastetxeetan edo neska mutilekin lanean ari diren irakasle edo monitoreei antzerkia erabiltzeko tresnak eskaini nahi zaizkie, antzerkia modu baikor eta baliogarrian egin ahal dezaten. HelburuakAntzerkia haur eta gazteen artean indartzeko, ikastetxeetan antzekia sendotzeko eta kurrikulumean sartzeko, horren sustatzaile izango diren irakasle edo monitoreei tresnak eskaintzea da ikastaro honen helburu nagusia. Antzerkiari beldurra galtzea, eskaini ditzaken aukerak ezagutaraztea, eta era berean, antzerkia oso "kontu serioa" dela jabetzea. Materialak, ariketak, jolasak, etab. partekatu eta material horiek errealitate edo behar bakoitzera egokitzeko baliabideak eskaini nahi dira. Irakasleak trebatu nahi dira, ikastetxeetan antzerkia txertatzen eta zabaltzen joateko. Eta bereziki hizkuntza, ahozkotasuna, gorputza eta talde lanaz gain, sormena eta emozioak lantzeko, kanporatzeko eta partekatzeko. Ikas materiala antzerkiaren bidez nola landu, barneratu eta partekatu. Antzerkia jakintzaren trasmisore. Ikerketarako bide. Jarduera nori zuzendutaUnibertsitateko ikaslea
Unibertsitarioak ez diren ikasleak
Irakasleak
ProfesionalakInformazio gehiago

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak