Dama Beltzak

Dama Beltzak

Gertaeraren datuak

Antolatu du

aretxabaleta.eus

Non

Herriko plaza

Noiz

21/10/2020

Estitxu Pinatxo, abeslari beratarrak eta Mikel Santxez gitarjole lesakarrak sortu zuten “Dama Beltzak” musika ikuskizuna. Musika bikaina egiteaz gain, musikaren bitartez iraultza eta borroka egiten zuten dama beltz haiei merezitako omenaldi xumea da “Dama Beltzak”. Mugimendu musikal eta sozialaren erreginak izan ziren Ella Fitzgerald, Nina Simone, Roberta Flack, Etta James eta Aretha Franklin, besteak beste. Ahazturan gera ez daitezen, bost emakume ausart hauen bizitzak kontatu eta haien abestiak kantatzen dituzte. Estitxu Pinatxoren ahotsa oinarri hartuta, pianoaren eta gitarraren soibnuek lagunduko ditu gure dama beltzen abestiak.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak