Ibilbideak: "Cómo crear un presupuesto. Traza el plan de financiación de tu proyecto"

Ibilbideak: "Cómo crear un presupuesto. Traza el plan de financiación de tu proyecto"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

K bulegoa

Non

Santa Teresa komentua

Noiz

09/05/2024

K bulegoak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuaren kultura sektorearentzako arreta zerbitzuak, formakuntza saioa antolatzen du lurraldeko kulturgileentzat: Nola egin aurrekontu bat. Garatu zure proiektua finantzatzeko plana formakuntza saioa antolatzen du maiatzaren 9an. Hainbat adibide eta jardunbide egokitan oinarrituta, prestakuntza saio honetan beharrezko tresnak eta ezagutzak eskaini nahi dira aurrekontu xehatu bat egiteko eta proiektu kultural baterako finantzaketa plan eraginkor bat taxutzeko. Proiektu kulturalak prestatzeko eta indartzeko IBILBIDE Monografikoekin jarraituz, bosgarren mugarri monografiko honetan Jemima Canorekin batera, kultur proiektuen aurrekontuak garatzeko oinarrizko printzipioak landuko dira. Jemima Cano dantzan espezializatutako kultur ekoizle eta kudeatzailea da, eta ibilbide luzea du mota askotako kultur proiektuen (dantza, musika, antzerkia eta Europako proiektuak) kudeaketa administratibo eta fiskalean. Konpainiaren ikuskizunak ekoizteaz gain, Eva Guerrerok artistekin eta espazio eszenikoekin lan egin du proiektuak idazten eta finantzatzen, eta autokudeaketa-ikastaroak ematen ditu EHUrentzat eta beste erakunde batzuentzat. IBILBIDEAK izeneko prestakuntza lerroa
K bulegoa-k diseinatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuko kultura sektorearentzako arreta zerbitzuak. Maiatzaren 9 osteguna - 10:00etik 13:00era.
Santa Teresa komentua, Donostia. Hizkuntza: gaztelaniaz. Izena emateko epea maiatzaren 7ra arte (egun hori barne). * Formakuntza saioa Streaming bidez ere egingo da. Adierazi, mesedez, nola parte hartuko duzun formakuntzan. Izen-ematea

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak