Udako ikastaroak 2024 UPV/EHU: "Arantxa Urretabizkaiaren unibertso literarioa: desira eta boterea helduaroan"

Udako ikastaroak 2024 UPV/EHU: "Arantxa Urretabizkaiaren unibertso literarioa: desira eta boterea helduaroan"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

uik.eus

Non

Miramar Jauregia

Noiz

04/07/2024-etik 05/07/2024-era

Euskadi Literatura Sariaren azken irabazlearen, Arantxa Urretabizkaia idazlearen narratiba lanek abagune aparta eskaintzen digute Uda Ikastaro honetan eztabaidatu nahi ditugun ardatz teorikoei buruz hausnartzeko. Literaturatik eta zinematik datozen itzal handiko adituak arituko dira hizlari, herri-kulturatik bizi dituztenak beren ilusio, afektu eta sexualitatea(k), eta, eraldaketa politiko, sozial, afektibo nahiz sormenezkoa helburu duten proiektuetan dabiltzanak. Zahartzaroa bizitzaren aro bat da, eta hala bizi dute hizlariek; gainerako aroen antzera, ezaugarri, erronka eta beharrizan jakinak dituen sasoitzat. Ikastaroan jorratuko diren gogoetagai batzuk Urretabizkaiaren narratibatik haratago badoaz ere, haren obra literarioa gaur egungo eztabaida feminista askoren erdigunean dauden funtsezko auziez hausnartzeko akuilu eta oinarri sendoa da. . Auzi horietaz guztietaz aritzeko, Ikastaro honetan diziplinarteko ikuspegia sustatuko dugu  eta euskal eremutik haratagoko elkarrizketan sakontzen ahaleginduko gara. HELBURUAAdina, generoa eta sexualitateaz eztabaidatzea eta hausnartzea ezagutza-arlo desberdinetako adituekin. NORI ZUZENDUTA- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- ProfesionalakZUZENDARIAKMari Jose Olaziregi Alustiza | UPV/EHU, Irakasle KatedradunaMari Jose Olaziregi Alustiza (Donostia, 1963) Euskal Filologian doktore eta literatura irakasle katedraduna UPV/EHUn. Atzerriko hainbat unibertsitatetan irakatsi du, hala nola, Center for Basque Studies-en (2007-9) (University of Nevada, Reno, AEB), Universität Konstanz (2009-10) (Alemania), University of Chicago (2015-6) eta CUNYren Graduate Centerren (2014-15; 2016-17; 2020-2021). Studies in Fiction Masterra burutu zuen Erresuma Batuko University of East Anglian. 2004tik Center for Basque Studies-eko Basque Literature Series sailaren zuzendaria da eta 2003tik Euskaltzain Urgazle. 2010etik 2016ra Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria izan zen. Lantzen dituen arloen artean, Euskal eta Iberiar Literaturaren Historia eta Kritika, Literatura Konparatua, Genero Ikasketak eta Ikasketa Kulturalak aipa genitzake. 11 liburu, editatutako beste 18, liburuetako 92 atal baino gehiago edo 81 artikulu aldizkari zientifikoetan ditu argitaratuak. Hainbat Unibertsitateko ikertaldetako kide da (“Celt”, “Liter21” eta “Lijmi” (Universidad de Santiago de Compostela), edo Red de Investigadores Memory and Narration (U. Aarhus). 2012tik MHLI Ikertalde Kontsolidatua zuzentzen du. Joana Sabadell Nieto | Hamiltón College, KatedradunaJoana Sabadell-Nieto es catedrática Burgess de Estudios Hispánicos como reconocimento a su labor investigadora. Ha sido profesora en Dartmouth, en la Univ. del Estado de Nueva York y en Hamilton. Como docente e investigadora se ha centrado en el pensamiento e interpretaciones de la cultura (literatura, cine, artes) desde el feminismo y el género. Libros y colecciones de ensayos: Differences in Common. Gender, Vunerability and Community (2014). Co-editora con Marta Segarra. Rodopi. Desbordamientos. Transformaciones culturales y políticas de las mujeres (2011). Ed. Icaria. Mujeres y naciones. (Monográfico, 2009). LECTORA. Revista de dones i textualitat. UB. Cien años de poesía. 53 poemas en catalán, gallego y vasco: estructuras poéticas y pautas críticas (2007). Peter Lang. Mosaico ibérico. Ensayos sobre poesía y diversidad (1999). Ed. Júcar. Fragmentos de sentido. La identidad transgresora de Jaime Gil Biedma (1997). P. P. U. - Univ. de Barcelona. Spain Today: Essays on Literature, Cuture, Society (1995). Co-editora con Duplaa, Colmeiro y Green. Transcripción de “Mi fuero interno”, diarios de Torrente Ballester. Artículos: varios sobre el cine de Isabel Coixet y sobre la narrativa de Marta Sanz. Ha escrito y dado conferencias. HIZLARIAK- Mari Luz Esteban Galarza | UPV/EHU, irakasle titularra
- Anna Freixas Farré
- María Pilar Rodríguez Pérez | Deustuko Unibertsitatea
- Meri Torras Francés
- Arantxa Urretabizkaia BejaranoPrograma osa (pdf)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak