"Bajo el signo de la melancolía en las artes" ikastaroa

"Bajo el signo de la melancolía en las artes" ikastaroa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

donostiakultura.eus

Non

San Telmo Museoa

Noiz

28/01/2020-etik 31/03/2020-era

San Telmo Museoak  “Bajo el signo de la melancolía en las artes” tituluko arte ikastaro bat aurkezten du lehen aldiz, bere bildumaren ezagutzan sakontzeko eta nazioarteko sorkuntza testuinguruan kokatzeko. Ikastaroan, Fernando Golvanok, arte kritikaria eta erakusketa komisarioa, arte bisual garaikideen dimentsio ironiko eta malenkoniatsua lotzen duten obra konstelazio bat berrikustea proposatuko du. Ekimen honen helburu nagusia museoaren euskal arte garaikideko bildumaren balioa indarrean jartzea da, irakurketa anitzak bultzatuko dituen proposamen batekin, beste obra eta egile garaikide batzuekiko harremanak ikustaraziz. Egile esanguratsuak landuko dira, besteak beste Amable Arias, Carmen Maura, Rafa Ruiz Balerdi, Vicente Ameztoy, Marta Cárdenas, Mari Puri Herrero, Juan Luis Goenaga, Esther Ferrer, CVA, Txomin Badiola, Eduardo Chillida, Asier Mendizabal, Jorge Oteiza, Eugenio Ortiz eta Isabel Baquedano. Fernando Golvanok 60ko eta 70eko hamarkadetako abangoardia artistikoei buruz ikertu eta argitaratu du, baita artearen soziologiari buruz ere. Arte kritikaria da, eta baita arte garaikideko komisario independentea ere. Bere komisario lanen artean, honako hauek aipa daitezke, azken urteotan: Oteiza: memoria eta jabetzak, Iruñea, 2008; Laboratorios 70, Rekalde aretoa, Bilbo, 2009; Donostia. De lo sagrado y lo profano, Kubo-Kutxa aretoa, Donostia, 2011; Amable Arias. Kaosari eta zoriari forma ematea, KM Kulturunea, Donostia, 2013; eta 1966 | Gaur Konstelazioak | 2016 San Telmo Museoan, Europako hiriburutzaren esparruan. Ikastaroa unibertsitate ikasleei, gidei, irakasleei eta arteetan interesa duen publiko orokorrari zuzentzen zaio. Sei saio izango ditu, hamabost egunean behin, asteartez, burutuko direnak, urtarrilaren 28an abiatuta eta martxoaren 31n amaituta. Ordutegia 19:00etatik 21:00etara izango da eta saioak gazteleraz egingo dira. Prezioa 42 eurokoa da, museoaren bazkideek %20ko deskontua izango dute, Donostia Kulturaren txartela dutenek %10ekoa, eta dohainik izango da ikasleentzako eta langabezian dauden pertsonentzako. Informazio gehiagorako eta izena emateko: stm_erreserbak@donostia. eus, 943-481561. Programa, xeheago:-Urtarrilak 28: Melancolía: una noción polisémica. Declinaciones modernas y contemporáneas-Otsailak 4: Malestar melancólico y acción creadora en las artes-Otsailak 18: Constelaciones melancólicas. Caso de estudio I. Paisajes críticos-Martxoak 3: Caso de estudio II. Nunca más. Crisis de la representación-Martxoak 17: Caso de estudio III. Melancolía, poética y política-Martxoak 31: Caso de estudio IV. Otros extravíos melancólicos en el arte vasco

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak