Aitzina Folk 2020: KHAMI

Aitzina Folk 2020: KHAMI

Gertaeraren datuak

Antolatu du

aitzinafolk.org/

Non

Artium

Noiz

13/12/2020

Aitzina Folk 2020 jaialdiaren barruan. - Ikuslego presentziala eta online. Osasun-baldintzek ez badute uzten kontzertua aurrez aurreko publikoarekin egiten, on-line bakarrik egingo da. Iraide Ansorenak eta Carlos Sagik sortutako KHAMI taldea, garrantzi eta maila handiko artista euskaldunen topagune gisa sortua izan da. Proiektu honek Euskal kultura eta musika, munduko beste zenbait musikekin nahasten ditu. Ikuskizunetik ikuskizunera, artista askoren topaleku izan da KHAMI, Euskal Herrian tradizio musikal desberdinen bidegurutze bilakatuz. “Bazzque World Sounds” deituriko KHAMI-ren lehen lana, 2015. urtean argitaratua izan zen. KHAMI-ren lehen proiektua txistuan oinarrituta bazegoen, MUGAK deituriko bigarren lanean protagonistak Kantua eta Perkusioa izan ziren. Horrela izanik, KHAMI eta KALAKAN 2018. urtean zehar elkartu eta MUGAK deituriko ikuskizuna estreinatu zuten. 2019ko azaroan diska berria grabatzen dute Mecca Recording estudioan. “Mugen Dantza” izena duen diska hau 2020ko azaroan argitaratuko da eta lan berri honetan, Efrén López, Alboka Folk Taldea, Garikoitz Mendizabal, Angel Unzu, Iñaki Salvador, Ander Garcia, Kimu Txalaparta eta Leire Berasaluze Leturiak hartzen dute parte, Carlos Sagi eta Iraide Ansorena proiektuaren zuzendariekin batera. 2015. urtetaz geroztik, KHAMI-k Euskal Herriko hainbat eta hainbat herrietan eskeini ditu bere emanaldiak, hala nola, Bilboko Euskalduna Jauregia, Bilboko “Alhondiga”, Donostiako Victoria Eugenia Club, Oñati, Legazpi, Galdakao, Leioa, Eibar edo Tolosa, besteak beste. 2020. urtean, Efrén López maisu bikainarekin elkarlanean hasi eta Aitzina Folk jaialdian aurkeztuko duten emanaldi hau elkarlan horren fruitua izango da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak