ABONU DENBORALDIA 2019/2020. The Chairman Dances, John Adamsen Nixon in China operaren zati dinamiko eta koloristena, izango da Camille Saint-Saënsen musikari ia osotasunean eskainiko zaion kontzertu honen preludio minimalista. Biolontxelorako 1. kontzertuak, frantsesaren lehen sorkuntza arrakastatsuak, sentimentaltasun xarmangarriaren eta egitura formal sendoaren arteko orekan oinarritzen du bere izaera gogoangarria. Solistaren rola Jonathan Roozemanek beteko du; 2015ean Txaikovski Lehiaketa prestigioduna irabazi zuenetik etengabeko gorabidean dagoen nazioarteko karrera egiten ari den biolontxelo jotzaile gaztea. San Frantziskoko, Minnesotako eta Sidneyko orkestren zuzendari titular ohi Edo de Waartek errepertorio erromantiko frantseseko beste mugarri bati helduko dio ondoren: 3. Sinfonia, "Organoa" izenez ezaguna, zeinean Saint-Saënsek orkestraren sonoritate tradizionala astindu zuen organoaren presentzia nabarmenarekin. J. Adams
The Chairman Dances: Foxtrot for Orchestra [12']C. Saint-Saëns
Biolontxelorako 1. kontzertua [19'] / 3. Sinfonia, "Organ" [36']Sarrerak abuztuaren 1etik aurrera egongo dira salgai.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: "Paris"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Non
Baluarte Auditorioa
Noiz
04/03/2020
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.