Gazte Klik Klak 2020

Gazte Klik Klak 2020

Gertaeraren datuak

Noiz

16/09/2020-etik 17/10/2020-era

Zabalik dago Gazte Klik Klak 2020, bideo eta argazki digitalen lehiaketara aurkezteko epea, 14 urtetik 25era bitarteko gazteentzat zuzenduta dago. Lehiaketa faseaGaiaHIRI-ORBANAK:Zer da orban bat? Denboraren joanaren erregistroa? Oroitzapen batena? Zauri batena? Ala eraldaketa batena?Hiri-orbainek hiria egituratzen dute, modu fisiko batean eraldatuz. Hiria erdibitzen duen trenbidea, kalean egiten diren obrak. Gure ohiturak aldatzen dituzten hiri-aldaketak. Aurten, hiriko orbain horien inguruko begirada lantzera animatu nahi zaituztegu. Faltan sumatzen ditugun lekuak gogorarazten dizkiguten arrastoak eta orain, hiri-egitura berriak erakusten dizkigutenak. Arrastoa uzten diguten orbainak. Baldintzak- Parte hartzaileak: Gasteizen bizi diren edo ikasten duten 14 urtetik 25era bitarteko gazteak.
- Jasotzeko epea: 2019ko irailaren 15tik urriaren 17a bitartean, biak barne.
- Epaia: azaroko lehengo hamabostaldian zehar argitaratuko da epaia, Udalaren webgunean, nahiz Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan.
- Sariak: lau pertsona saridun honako hornidurarekin: 300 euroko bono trukagarri bat, argazki, bideo edo kultura materiala erosteko. Lau sarituek talde erakusketa batean parte hartuko dute, gure hiriko argazkilaritzan eta artean adituak diren hainbat artistaren tutoretzapean. Erakusketa 2020ko lehenengo lauhilekoan izango da. Katalogo bat argitaratuko da, parte-hartzaileen lana eta ibilbidea jasoko dituena
- 300 euroko bono trukagarri bat, argazki, bideo edo kultura materiala erosteko.
- Lau sarituek talde erakusketa batean parte hartuko dute, gure hiriko argazkilaritzan eta artean adituak diren hainbat artistaren tutoretzapean.
- Erakusketa 2020ko lehenengo lauhilekoan izango da. Katalogo bat argitaratuko da, parte-hartzaileen lana eta ibilbidea jasoko dituena
- *Garrantzitsua: zabal ezazu informazioa obren ezaugarriei eta euskarriei buruz, lanak nola entregatu, erakusketa, epaimahaiaren erabakia etab. Lehiaketaren oinarrietan (pdf). Erakusketa faseaAurkezten diren argazkien sortekin erakusketa egingo da 2020ko azarotik aurrera. Beharrezkoa bada, epaimahaiak aurkeztutako lanen artean kalitaterik onenekoak aukeratuko ditu eta kontuan hartuko da erakusketarako zenbat leku dagoen.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak