Xabier Lizardi: heriotzako orduan

Xabier Lizardi: heriotzako orduan
Santu Kulturalak Euskal Herrian izenburupean hitzaldi zikloa abiatu du Bizkaiko Foru Liburutegiak Jon Kortazar idazle eta irakaslearen ardurapean.

Hauek dira zikloaren nondik norakoak: “Mendebaldeko gizarteek, erlijiotik urruntzen joan diren heinean, santutasun laikoak biltzeko beharra nabarmendu dute, erlijioaren moduan beste era batera adierazi. Horregatik lehenago erlijioko santuek betetzen zuten tokia osatzen dute “Santu Kulturalek” gizarte laiko batean. Horregatik “Santu Kulturalen” gaiak beste eragin bat du gure gizartean eta identitate kolektiboaren sortzaile gisa ageri da. Horregatik kontuan hartzekoa da aipatu dugun bakoitzean, “Santu Kultural” gisa aipatutakoak ikertzea botere legitimoaren eta literaturaren artean sortzen diren loturez hitz egitea dela (…) Interesgarria da “Santu Kulturalei” buruzko azterketa eta hausnarketa egitea, besteak beste garenaz, ginatekeenaz eta gure izaeraz hitz egiten delako “Santu Kulturalak” aipatuz.

Hitzaldi-zikloa astelehenero, 18:30ean hasita, egiten ari da. Lehen hitzaldian Jon  Kortazarrek Zer diren Santu Kulturalak izeneko hitzaldia egin zuen. Hurrengo astean, urriak 28, Jose Maria Iparragirre. Euskal Antzerkiak emandako irudia izeneko hitzaldia burutu zuen Karlos del Olmo adituak.
Azaroko lehen hitzaldian Lizardi poeta izango da protagonista, eta Paulo Kortazar aditua Xabier Lizardi: heriotzako orduan izeneko gaiaz mintzatuko da gaur, hilak 4.

Jon Kortazarrek jorratuko ditu Lauaxetaren bizitza eta lana, azaroaren 11n, eta azaroaren 18an, Gabriel Aresti irudietan izeneko hitzaldia egingo du Susana Jodrak. Azkenik, azaroaren 25ean, Mikel Laboa eta Xabier Lete: Santu Kultural bi aurrez aurre izeneko gaia jorratuko du Jon Martin adituak.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak