Danborrada etxeetatik egiteko gonbita egin du udalak

Danborrada etxeetatik egiteko gonbita egin du udalak
San Sebastian bezperan, megafoniaz eta irrati bidez jarriko dute musika eta gauerdi bueltan leiho eta balkoietan danborra jotzera animatu dituzte herritarrak; Uztarria. eus-en eta Erlon zuzeneko saio berezia jarraitzeko aukera izango da gauerdia baino lehen. Aurretik, urtarrilaren 19an bertan, Amamaren danborra aurkeztuko dute Soreasu antzokian, Azpeitian emakumeak lehen aldiz danborjole atera zireneko 40. urteurrena dela-eta egindako dokumentala.