"Queen Lear"

"Queen Lear"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Gasteizko Udala

Non

Florida Zinemak

Noiz

11/03/2021

2000ko hamarkada hasieran, Turkia hegoaldeko mendigunetik etorritako nekazari emakume talde batek antzerki-taldea osatu zuen. Geroago, emakume haiek autore beraren dokumentalaren protagonista izan ziren, The Play (2005). Esperientzia hartan, emakumeek herriko beren bizimodua antzezten zuten. Orain, ia hogei urte eta gero, taldea berriro elkartuko da road trip bati ekiteko. Bertan Shakespeareren King Lear antzezlan klasikoa interpretatuko dute, Turkiako mendiko herririk urrutienean, non ura edatea ere erronka handia den. Bidaia igaro bitartean, ordea, euren bizitzek obrako pertsonaien bizitzekin bat egingo dute, eta, hala, arian-arian, obrak Queen Lear izena hartuko du. Jatorrizko bertsioa turkieraz eta azpitituluak gaztelaniaz. Zineforumaren hizkuntza: Gaztelania. - Urtea: 2019
- Iraupena: 84 minutu
- Herrialdea: Turkia
- Zuzendaritza: Pelin Esmer
- Generoa: Dokumentala
- Gaiak: Jabetzea eta ahizpatasuna
- Sariak: Sail Ofiziala Sarajevoko Zinemaldian, Mostra Internacional de Films de Donnes
- Sail Ofiziala IDFAnZineforumen koordinatzailea eta dinamizatzailea: Helena Gonzalez Estevez, Zinhezba kultura-elkarteko zinema-programatzailea. Antolatzaileak: Gasteizko Udalaren Herritarren Parte Hartzerako Zerbitzua, Bizikidetzarako eta Aniztasunerako Zerbitzua eta Berdintasunerako Zerbitzua.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak