Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: "Helen Keller, ¿la mujer maravilla?"

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: "Helen Keller, ¿la mujer maravilla?"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.vitoria-gasteiz.org

Non

Félix Petite Antzokia

Noiz

09/11/2024

Gasteizko 2024ko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren egitarauaren barruan. Emakume eredugarria izan al zen, egiaz, Hellen Keller, ¿la mujer maravilla? Chévere konpainiaren eskutik datorkigu lan hau, narratiba ofiziala kolokan jarri dituen lan-sorta baten ondoren (Citizen, Eurozone, Fillas Bravas, Eroski Paraíso, Curva España, N. E. V. E. R. M. O. R. E. ), zeinetan tokiko istorioa, memoria kolektiboa eta esperientzia pertsonala gurutzatzen baitira.

Helen Kellerrek ospe handia irabazi zuen mundu zabalean, iturri ofizialen arabera unibertsitate-titulua lortu zuen lehen pertsona gor eta itsua izan zelako. Harvarden lortu zuen titulua, 1904an. Hori da, behintzat, memoria kolektiboan geratu dena, desgaitasunei aurre egin eta horiek gainditzeko eredu apartatzat jotzen duena. Alabaina, haren bizitzean sakondu ahala, bestelako alderdi batzuk azaldu dira argira, alderdi asaldagarriak, sistematikoki ezkutatu izan direnak. Harrigarria den arren, azken urteetan Helen Kellerren istorioa faltsua dela dioen kanpaina zabaldu izan da, masiboki zabaldu ere, sare sozialetan; tartean, bada firma-bilketa bat Change. org plataforman, haren izena Historiatik ezabatu dadin eskatzeko. Horiek horrela, jakin-mina piztu izan da, Kellerren istorioa publikoarekin partekatzea eskatzen duen jakin-mina. - Artistak: Patricia de Lorenzo, Ángela Ibáñez, Chusa Pérez de Vallejo
- Konpainia: Cheveré, Centro Dramático Nacional, Teatre Lliure

- Ideia originala: Chusa Pérez de Vallejo
- Dramagintza eta zuzendaritza: Xron

Emanaldi irisgarria gorrentzat edota entzumen desgaitasuna duten personentzat. Ikuskizun hau zeinu-hizkuntza (ZHE) eta ahoz (gaztelaniaz) emango da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak