"Ikimilikiliklik"

"Ikimilikiliklik"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

vitoria-gasteiz.org

Non

Gasteizko Principal Antzokia

Noiz

22/03/2020

“Txirristi mirristi, gerrena plat, olio zopa, kikili salda, urrup, edan edo klik, ikimilikiliklik”… abesten zuen Mikel Laboa euskal kantariak, eta denok sorgin bat irudikatzen genuen mirarizko edabea egiten zuen bitartean konjurua errezitatzen. Egiaz, Marie de Jongh proiektu berri honen protagonista neska/emakume bat da. Txikitan, beldur zien sorginei, baina bera ere sorgin bihurtu zen azkenean. Ez da protagonista bakarra, hitza ere protagonista da. Konpainia honek lehen aldiz, Jokin Oregiren zuzendaritzapean, keinurik gabeko ikuskizun bat aurkeztuko du. Hitza elementu dramatiko saihestezina izango da, beldurrari buruzko hausnarketa bat partekatzeko. Jokin Oregi berak idatzitako Ikimilikiliklik ipuina du oinarri ikuskizunak. - Egilea eta zuzendaria: Jokin Oregi
- Antzezleak: Ana Meabe/Aiora Sedano, Maitane Sarralde, Juana Palacios/Leire Omeñaca, Maitane Sarralde
- Eszenografia: Ikerne Giménez
- Musika: Adrián García de los Ojos
- Ekoizpena: Marie de Jongh antzerki konpainia
- Gomendatutako adina: 8 urtetik gora

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak