2024ko Urnietako Jaien egitarauaren barne. Mutatu aditzaren aginterazko hirugarren pertsona singularra: pertsona, animalia edo gauza baten itxura, izaera, egoera. . . aldatzea. ". . . eta egun batean, iragana gure bizitzetara bueltatu zen, eta gurea dela sentitzen dugun guztia berreskuratu genuen. Gure antzokian elkartu ginen berriz ere: dena hautsez betea zegoen, hainbat urteren ondoren, eta gure zirkuko ikuskizunak bizitza berri honetara eraldatuta berreskuratzen genituen aldi berean, mutatzen ginenaren magia sentitu genuen". Mutazioa etengabeko zerbait da. Ez daitezela zomorroak bakarrik mutatu. Muta ditzagun egiturak, bai eta gu, pertsonak ere, aurrera egiten jarraitzeko, urrunago, gorago, iristeko; are eta zailagoa den horretara!Fitxa artistikoa:- Egilea: Cía. Orain-Bi
- Zuzendariak: Coral Graciani, Kike Aguilera
- Musika: Cía. Orain-Bi
- Eszenografia: Iñaki Ziarrusta (Atx teatroa)
- Koreografia: Sara Alvarez
- Jantziak: Eva Urkiza, Yolanda Urkiza
- Aktoreak: Rodrigo Lacasa Montes, Sara Alvarez Iglesias
- Dramaturgia: Coral Graciani
- Zirku tekniken zuzendaritza: Kike Aguilera
- Argazkiak eta bideoa: Jone Novo (Bufalo produkzioak)
Urnietako Jaiak 2024: "Mute"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
urnieta.eus
Non
San Juan plaza (euria egiten badu, udal frontoian)
Noiz
29/09/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.