Zinetikaren V. Jaialdiaren deialdia maiatzera arte luzatu da

Zinetikaren  V.  Jaialdiaren  deialdia  maiatzera  arte  luzatu  da
Covid-19ak eragindako ezohiko egoeraren ondorioz, maiatzaren 1era arte luzatu da dantzaren, ikus-entzunezko arteen, teknologiaren eta gorputzaren arteko erlazioak esploratzen dituen Zinetikaren V. Jaialdiaren parte hartzekoa.

Aurkeztu beharreko proposamenak 2016-2020an ekoiztutakoak izango dira, eta dantza/mugimendurako (eta alderantziz) ikus-entzunezko sormen lanak izan behar dute, 15 minutuko gehienezko iraupenarekin, eta testurik balego, azpitituluak euskaraz nahiz gazteleraz izatea gomendatzen da.

Obrak HD formatuan bidali beharko dira 2 argazkirekin (JPEG formatua/300dpi) batera, hautaketaren jakinarazpenetik 10 eguneko epean. Aukeratuak diren obrak hurrengo edizioan proiektatuko dira, hau da, udazkenean Iruñean, Donostian eta Bilbon egingo den jaialdian.

Sariak honakoak dira:  Pelikula onenak 500€ jasoko ditu eta Zuzendari onenak beste 500€.

Parte hartzeko baldintzak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak