Christina Rosenvinge

Christina Rosenvinge

Gertaeraren datuak

Antolatu du

teatrogayarre.com

Non

Gayarre Antzokia

Noiz

26/10/2024

Gayarre Antzokiaren eta Letrazaurituak Jaialdiaren arteko lankidetzaren fruitu, Christina Rosenvingek Los Versos Sáficos aurkeztuko du zuzenean, Safo antzerki-proiekturako konposatu zituen kantuak biltzen dituen albuma. Amaia Miranda –gitarran-, Irene Novoa -baxua, teklatuak eta koruak- eta Xerach Peñatek –bateria- lagundurik, Rosenvingek poeta greziar bikainaren bertsoak pop garaikidetik berrinterpretatzen ditu, Mediterraneoko tradizionaletik elektronikora doazen sonoritate sorta baten bidez.

Safo ospetsua izan zen bere garaian baina gaur egun arte bere obraren lagin txiki bat besterik ez zaigu iritsi. Poema oso bat, osatu gabeko batzuk eta bertso zein hitz solteak. Material honekin jolastuz, Rosenvingek Afroditaren Himnoa moldatu du estrofa safikoari eutsiz eta beste 8 kantutan bertso eta zati desberdinekin jolastu du, batzuk jatorrizkoarekin oso leialak, beste batzuk bere bertsoekin konbinatuta. Hau guztia, Lesbos uhartean K. a. VII. mendean jaio eta harrezkero poeta eta artistengan mendeetan zehar eragina duen espiritu hedonista eta mitoa ospatu baita berritzeko.

Safo antzerki proiekturako konposatutako kantuak biltzen dituen diskoak argitaratu gabeko bi kantu ditu: Pajarita eta Contra la lírica. Iraupena 75 minutu Fitxa artistikoa

Intérpretes | Interpretatzaileak: Christina Rosenvinge (voz, guitarra | ahotsa, gitarra), Magalí Datzira (teclados, bajo, coros | teklatuak, baxua, koroak), Amaia Miranda (guitarras, coros | gitarrak, koroak), Xerach Peñate (batería, coros | batería, koroak).

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak