BBK Sala Etxean

BBK Sala Etxean

Gertaeraren datuak

Antolatu du

salabbk.bbk.eus

Non

BBK Aretoa

Noiz

09/04/2020-etik 24/04/2020-era

BBK Salak “online” kontzertuak eta umorezko ikuskizunak programatu ditu zuzenean, konfinamendua arintzeko eta euskal kulturaren sektoreari laguntzeko. BBK Salaren webguneak eta Telebilbao kateak zuzenean emango dute apirilaren 9an, osteguna, BBK Sala Etxean ekimenaren lehen ikuskizuna, eta bertan lehen mailako euskal artistak eta taldeak izango dira. Gizarte-konfinamenduaren ondorioz kultura-guneak ixteak kalte handia egiten die kultura-eragileei, eta horregatik, modu birtualean bada ere, bere kultura-agertoki nagusia berriro irekitzea erabaki du BBK-k, eta kalitatezko programazioa eskaintzea bai biztanle gehienek bizi duten bakartzea jasaten laguntzeko eta bai sektoreari berari laguntzeko ere. “BBK Sala Etxean” jaialdi berria da, eta bere programazioa zabalduz eta artista berrien parte-hartzea baieztatuz joango da datozen egunetan. Programazioa:Apirilak 9: Iñaki Uranga
Apirilak 10: Doctor Deseo
Apirilak 17: Mabu
Apirilak 18: Belako
Apirilak 19: Bocabeats
Apirilak 24: Eñaut Elorrieta
Apirilak 25: Anne Etxegoyen
Apirilak 26: Gorka Aginagalde
Maiatzak 1: Izaro
Maiatzak 2: Gari
Maiatzak 3: Gurutze Beitia
Maiatzak 8: Mikel Erentxun
Maiatzak 10: Maribel Salas
Maiatzak 15: Mentón Fogarty
Maiatzak 16: Alex Ubago
Maiatzak 17: Jon Apaolaza
Maiatzak 22: Shinova
Maiatzak 23: La bien querida
Maiatzak 24: Oscar TerolWebguneko saioak:
Halaber, BBK Salaren webguneak grabatutako beste emanaldi batzuk ere emango ditu, honako artista hauenak, alegia:
Apirilak 15: Moby Dick
Apirilak 20: Anne Etchegoyen
Apirilak 22: Ghero (antzerkia)
Apirilak 27: Benito Lertxundi
Maiatzak 04: Utzi Mezua (antzerkia eta magia)
Maiatzak 06: Inondik Inora (antzerkia eta solasaldia)Argibide gehiago BBK Salaren kanaletan:
Sala BBK en Instagram
Sala BBK en Facebook

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak