Liburu aurkezpena: "Herriaren hezkuntza eta demokrazia" (Nadezhda Krupskaia)

Liburu aurkezpena: "Herriaren hezkuntza eta demokrazia" (Nadezhda Krupskaia)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

katakrak.net

Non

Katakrak Liburuak

Noiz

10/06/2024

Leire Azkargorta eta Nora Salbotxekin. Herriaren hezkuntza eta demokrazia, Nadezhda Krupskaya1917ko iraultzak gizateriaren historia aldatu zuen. Aldaketa horren ardatzetako bat Sobietar Batasunak eraiki zuen hezkuntza sistema berria izan zen. Botere politikoa Tsarren eta burgesiaren eskuetatik sortu berri zen Estatu sozialistara pasatzean hasiko zen benetako eraldaketa. Iraultzaren biharamun horretan eraiki zituzten haurtzaindegiek, eskolek, ikastegi politeknikoek eta liburutegiek hamarkada luzez literaturarako, zientziarako, arteetarako eta pentsamendurako gune nabarmen bilakatu zuten SESB, inguruko herrialdeak eta munduko iraultza askotarako inspiratzio iturrietako bat izango ziren. Hezkuntzaren eta artearen egitura berri horien sorreran zuzendarietako bat izan zen Nadezhda Krupskaia, Herriaren hezkuntza eta demokrazia liburuan nabarmentzen den ikuspegi zabal, dialektiko eta zorrotzarekin. Iraultza lehertu baina bi urte lehenago idatzi zuen liburua eta iraultzarekin batera argitaratu zuen lehenengo edizioa.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak