BOS: "Musika Loturak"

BOS: "Musika Loturak"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bilbaorkestra.eus

Non

AZ Azkuna Zentroa

Noiz

06/08/2020

Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaok, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) batera antolatuko dute abuztuan eta irailean ‘Musika Loturak’, errepertorioan musika esperimentaleko piezak izango dituzten hainbat jarduera. Emanaldi horiek abuztuaren 6an hasiko dira, eta, BOSez gain, BOSeko ensembleek ere parte hartuko dute -soka-taldea, perkusio-taldea, metalezko haize-boskotea, zurezko haize-boskotea- Azkuna Zentroaren ildoarekin elkarrizketan, soinuan eta musika esperimentalean. Musika errepertorioan musika esperimentaleko piezak sartuko dira. Emanaldiak ostegunetan izango dira, eta egunero bi emanaldi egingo dira, bi ordu tarte desberdinetan: 18:30ean eta 20:00etan. Kontzertuak zentroaren atarian egingo dira eta sarrera librea izango da, tokia bete arte. Zentroak osasun-protokolo zorrotzak jarri ditu abian, COVID-19ekiko segurtasun maximoa une oro bermatzeko. - Abuztuak 6, ostegunaErik Nielsen, zuzendaria.
BOSWolfgang Amadeus Mozart (1756 - 1791)
Cosí fan tutte, Obertura K. 588. 4 minutu
Dai Fujikura (b. 1977)
Infinite string. 15 minutu.
Wolfgang Amadeus Mozart (1756 - 1791)
Don Giovanni, Obertura K. 527. 7 minutu.
Gioachino Rossini (1792 - 1868)
El barbero de Sevilla, Obertura Andante sostenuto - Allegro con brio. 7 minutu

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak