Durango biziberritzeko ia 2,3 milioi euroko plana aurkeztu du udalak

Udalak 1,2 milioi eurotik gora bideratuko ditu familiak laguntzeko egitasmoetara, 700. 000 eurotik gora tokiko ekonomia biziberritzeko ekintzetara eta beste 275. 000 euro egitura sozial eta kulturala berpiztera. Udaleko lau indar politikoen ekarpenekin eta herriko eragileen proposamenekin ondutako proiektua da 'Durango Bizia'.