2024ko Euskal Emakume Zinemagileak Zikloaren barne. Aurkezpena: Gentzane Martínez de OsabaBasterretxeak, 89 urte dituela, bere azken atzerabegirakoari, osoenari, heldu dio Bilboko Arte Ederren Museoan. Horrek kontraesanak sortzen dizkio artistari, eta, ondorioz, birplanteatu eta aztertu egiten ditu bere bizitza, bere obra eta artearekin duen harremana. Bidaia honetan, Basterretxearen espiritu eta lan egiteko modu berezia ezagutuko ditugu, baita XX. mendeko kulturan eta arte garaikidean izan zuen eragina ere. Fitxa teknikoa:- Zuzendaritza: Gentzane Martínez de Osaba, Alejandro García de Vicuña
- Gidoia: Gentzane Martínez de Osaba, Alejandro García de Vicuña, Jose Mari Argoitia
- Urtea: 2014
- Iraupena: 77 minutu
- Antzezleak: Néstor Basterretxea
- Ekoizpena: Marmoka Films. Gentzane Martínez de Osaba, Alejandro García de Vicuña
Euskal Emakume Zinemagileak Zikloa 2024: "Señales de vida: Néstor Basterretxea"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
filmoteka.eus
Non
Artium Museoa
Noiz
03/10/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.