"El enfermo imaginario"

"El enfermo imaginario"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kulturabarrutik.eus

Non

Begoñako Udaltegia

Noiz

12/11/2020

Bilboko Zirkuitua 2020 (iraila-azaroa)Arganek gaixo dagoela uste du beti. Gaixoak, bere eldarnioan, etengabe agintzen du egiteko berari odol-ateratzeak eta emateko libragarriak, eta era guztietako sendagailuak erabiltzen ditu; eta sendagile pedanteek, gaixoaren osasunaz baino kezkatuago haren desirak betetzeaz, eman egiten dizkiote, beraren dirua besterik ez baitute nahi. Belisa emazteak samurtasunez artatzen du senarra, baina beste plan batzuk ditu benetan. Hala ere, plan horiek zapuzten saiatuko dira Antonia neskamea eta idazkaria. Arganek alaba bat du, Angelica, Cleantoz maiteminduta dagoena. Baina aitak Tomasekin ezkon dadin nahi du, sendagilea baita, horrela gastu gutxiago izango luketelakoan etxean. - Konpainia: Aimara Teatro
- Antzezleak: Rufo Grande García, Bego Guerrero, Lydia Ros, Elisabet Anda, Raúl García, Begoña Testón, José Ortega, Jon Guerrero
- Argia eta soinua: Aitor Anaut
- Zuzendaria: Javier Liñera

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak