Presentación de libro: "Uztapide eta Xalbador: Bi adiskide mugaz gaindi"

Presentación de libro: "Uztapide eta Xalbador: Bi adiskide mugaz gaindi"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

EKE

Non

Amerikanoinea interpretazio zentroa

Noiz

31/07/2024

Uztapide eta Xalbador. Bi adiskide mugaz gainManuel Olaizola, Uztapide, Zestoan jaio zen.
Fernando Aire, Xalbador, Urepelen.
Euskal Herriak eman dituen bertsolaririk handienetakoak, euskal kulturaren erraldoi bilakatu dira.
Bien tartean muga bat egon arren, eta bi euskalkitan kantatu arren, elkar osatu zuten hogeita hamar urtez iraun zuen adiskidantza baten bitartez.
Haien ereduari jarraituz, orain bi herriak, Zestoa eta Urepele, senidetu egin dira.
Ekimen horrek bultzaturik, eta bibliografia oparo bat aztertuz, liburu liluragarri bat ondu du Pako Aristik, nobela bat bezala irakurtzen dena.
Nobelagilearen dohainez eramandako kontakizunean lekuko ugariren testigantzak jasotzen dira, eta narrazioan txertaturik doazen bertsoen bitartez osatzen da haien adiskidetasunaren historia zirraragarria.
Bertsozaleentzat ezinbestekoa, baina bertsozale ez direnentzat ere guztiz interesgarria izango den liburua. Hor izango dira Pako Aristi idazlea, Xabier Amuriza bertsolaria eta Mikel Arregi, Zestoako auzapeza. Aurkezpenaren ondoren, garagardo dastaketa Nafarroako Xorta ekoizlearekin.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak