Sarah Price. AEB 2016. 87 minProiekzioa jatorrizko bertsioan gaztelerazko azpidatziekin
Artxiboko material eta etxeko bideo mordo izugarri handi baten gainean, grunge aroak eman zuen talde izugarrienetako bateko kideek erabateko zintzotasunez hitz egiten dute beren gorakadari buruz, gainbeherari buruz eta jendeak eskatu zielako itzuli izanari buruz. Gogoeta zorrotzak egiten dituzte aktibismo feministari buruz (abortua legeztatzearen aldeko Pro-Choice Rock kontzertu haiek), baita beste zenbait punturi buruz ere, hala nola bat-bateko izar bihurtzea zeinen amorragarria den, heroinari lotutako grunge estiloaren jai-amaiera tragikoa eta multinazionalen heriotza-musua. Hainbat pertsonaiaren testigantzak ere biltzen ditu, eta haien artean ditugu Lydia Lunch, Joan Jett, Shirley Manson eta Butch Vig (Garbage), Louise Post (Veruca Salt) eta Krist Novoselic (Nirvana).
Dokumentalaren aurkezpena: Helena González (Zinhezba)Gonbidapenak eskatzeko datakNoiztik: 2024/05/17 10:00 Noiz arte: 2024/06/18 19:00
Zure gonbidapena 945 161830 telefonora deituz ere eska dezakezu, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 21:00etaraPrograma
Rockumentala: "L7: PRETEND WE ARE DEAD"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
www.vitoria-gasteiz.org
Non
Montehermoso Kulturunea
Noiz
18/06/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.