"Lorategitik abiatuta" bisitaldien programa: Arte historioa(k) Euskal Herrian

"Lorategitik abiatuta" bisitaldien programa: Arte historioa(k) Euskal Herrian

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Artium

Non

Artium

Noiz

01/07/2020-etik 30/08/2020-era

LORATEGItik abiatuta proiektua hainbat bisita osagarriz osatuta dago, besteak beste udako ikastaro informal bat, erakusketa aretoan bertan, Museora ikuspegi berrien bitartez hurbiltzeko gonbita egiten duena.

Bisita gidatuen programa berri honekin hiru ibilbide sail proposatzen dira. Horien bitartez Euskadiren testuinguru sozialaren eta artistikoaren lau belaunaldi aztertzen dira, hain zuzen ere 70eko hamarraldiaren erdialdetik gaur egun artekoak.

Iraupena zenbatetsia: ordu 1
Aukeratu etorri ahalko duzun datak eta deitu zure ibilaldiak erreserbatzeko.


--

Iragana, oraina eta etorkizuna. Istorio(ak), eraikitzen ari den bilduma batetik abiatuta

Lehenengo ibilbide saila Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian 1977-2002 aldian erakusketaren ingurukoa da, eta Gema Intxausti, Juan Luis Moraza eta Elena Mendizabal artisten banakako erakusketetan barrena luzatzen da.

3 bisita bereziko sail horren barruan, LORATEGItik abiatuta programak, alde batetik, demokraziarako trantsizioaren garaian hasten den ibilbidea proposatzen du, hau da, Museoaren bildumako funtsen lehenengo tarteari dagokio. Aldaketa politiko, sozial eta ekonomiko handiko garaia izan zen inondik ere, eta horrek, nahitaez, eragina izan zuen artean, esate baterako artistek izan zuten konpromisoan eta kultura instituzionalizatzeko prozesuetan.

Bigarren ibilbideak orainari begiratzen dio, globalizazioaren testuinguruari, zeinetan agertu baitira hainbat kontzeptu berri, hala nola deslokalizazioa, tertziarizazioa edo prekarietatea, eta zeinetan aldatzen ari baitira, halaber, artisten lan egiteko moldeak. Koaderno batean nahiz ordenagailuan sar daiteke estudio bat. Garai honek bereizgarri ditu maila globalaren eta maila lokalaren arteko tentsioak eta orainaldiko ziurgabetasuna, eta artelanak agertzea horiek ikertzeko eta errealitatea modu kritikoan adierazteko baliabide eraginkor modura.

Euskadiko artearen arloko jardunei eta testuinguruari eskainitako sail honetako hirugarren ibilbideak etorkizunari begirako gogoeta proposatzen du, ezinbestean loturik COVID-19aren krisiaren ondoriozko mundu mailako emergentzia egoerari. Hain zuzen ere, etorkizun utopiko edo distopiko bat pentsatzea proposatzen du, eta elkarrizketa egitea arteari, artistei eta kultura erakundeei etorkizun horren eraikuntzan dagokien egitekoari buruz.

 

Beste istorio(ak). Praktika artistikoak eta feminismoak Euskal Herriko testuinguruan

LORATEGItik abiatuta bisiten programak arreta berezia jarri nahi du, halaber, mugimendu feministan eta mugimenduak artearen jardunetan izandako eraginean. Bi bisita aldi berean bereizi baina elkarren osagarri biltzen ditu sail honek, eta jarduera artistiko eta pentsamendu feministen arteko bidegurutzeetara eramango gaitu, ikuspegi historikotik; ikuspegi horri jarraitzen diote, hain zuzen ere, Zeru bat, hamaika bide erakusketak eta Laura Vallések komisariatutako A través de la Arena erakusketak.

Era berean, ibilbidean geldialdia egingo da Gema Intxausti (Gernika-Lumo, 1966) eta Elena Mendizabal (Donostia, 1960) artisten lanari eskainitako banakako bi erakusketa garrantzizkotan, baita Museoko hainbat espaziotan erakusgai dauden Bildumako honako obra hauetan ere: Lipsticks (2002), Ana Laura Aláezena (Bilbo, 1964), Hojas de eucaliptus (1994), Cristina Iglesiasena (Donostia, 1956) eta Sin título (1999), Maider Lópezena (Donostia, 1975).

  Ibilbide monografikoakAzkenik, aipatu beharra dago LORATEGItik abiatuta ekimenak barne hartzen duela Elena Mendizabal. Eskultura, Juan Luis Moraza. Gordailua 1987-1988 eta Gema Intxausti. Jendetzaren erdian, atxiloketari begira erakusketen bisita monografikoen ohiko eskaintza.  -- LORATEGItik programaren egutegia Iragana, oraina eta etorkizuna. Istorioa(k), eraikitzen ari den Bilduma batetik abiatuta

1. ibilbidea. Iragana

- Uztailaren 1ean, asteazkena, 17:30ean
- Uztailaren 19an, igandea, 12:30ean
- Abuztuaren 8an, larunbata, 17:30ean
- Abuztuaren 22an, larunbata, 17:30ean

2. ibilbidea. Oraina

- Uztailaren 4an, larunbata, 17:30ean
- Uztailaren 19an, igandea, 17:30ean
- Abuztuaren 9an, igandea, 12:30ean
- Abuztuaren 23an, igandea, 12:30ean

3. ibilbidea. Etorkizuna

- Uztailaren 5ean, igandea, 12:30ean
- Uztailaren 22an, asteazkena, 17:30ean
- Abuztuaren 9an, igandea, 17:30ean
- Abuztuaren 23an, igandea, 17:30ean Beste istorio(ak). Praktika artistikoak eta feminismoak Euskal Herriko testuinguruan

1. ibilbidea. Hutsunean igeri egindakoak

- Uztailaren 5ean, igandea, 17:30ean
- Uztailaren 15ean, asteazkena, 17:30ean  
- Uztailaren 29an, asteazkena,17:30ean
- Abuztuaren 12an, asteazkena, 17:30ean
- Abuztuaren 26an, asteazkena, 17:30ean

2. ibilbidea. Praktika artistikoak eta feminismoak gaur

- Uztailaren 8an, asteazkena, 17:30ean
- Uztailaren 18an, larunbata, 17:30ean
- Abuztuaren 1ean, larunbata, 17:30ean
- Abuztuaren 15ean, larunbata, 17:30ean
- Abuztuaren 29an, larunbata, 17:30ean Monografikoak

1. monografikoa. Elena Mendizabal. Eskultura

- Uztailaren 11n, larunbata, 17:30ean     
- Uztailaren 25ean, larunbata, 17:30ean
- Abuztuaren 2an, igandea, 12:30ean
- Abuztuaren 16an, igandea, 12:30ean
- Abuztuaren 30ean, igandea, 17:30ean

2. monografikoa. Gema Intxausti. Jendetzaren artean, atxiloketari begira

- Uztailaren 12an, igandea, 12:30ean     
- Uztailaren 26an, igandea, 12:30ean
- Abuztuaren 2an, igandea, 17:30ean
- Abuztuaren 16an, igandea, 17:30ean
- Abuztuaren 30ean, igandea, 12:30ean

3. monografikoa. Juan Luis Moraza. Gordailua 1987-1988 Depósito

- Uztailaren 12an, igandea, 17:30ean     
- Uztailaren 26an, igandea, 17:30ean
- Abuztuaren 19an, asteazkena, 17:30ean

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak