Irudika 2020

Irudika 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Irekia

Non

ZAS Kultur Espazioa

Noiz

06/02/2020

Eusko Jaurlaritzak sustatutako Irudika azokak, ilustrazioaren nazioarteko azoka profesionalak, ilustrazio eta animazio diziplinetako egonaldi artistikoen programan parte hartuko duten bi proiektuak aurkeztuko ditu. Otsailaren 6an (osteguna), Araiz Mesanza ilustratzailea eta Raquel Meyers artista Gasteizko ZAS Espazioan izango dira, eta bertan hizpide hartuko dituzte euren lana eta La Maison des Auteurs d’Angoulême eta Bilbaoarte zentro artistikoetako bi hilabeteko egonaldian garatuko dituzten proiektuen helburuak. Horren ostean, lan hori ikusgai egongo da Vital Fundazioaren erakusketa zentroan Gasteizen. Irudikak datorren otsailaren 6an (osteguna), arratsaldeko 19:30etan, inauguratuko du 2020ko jardueren egutegia. Topaketa bat antolatu du Gasteizko ZAS espazioan, zeinetan parte hartuko duten Irudikaren 2020ko egonaldi artistikoak irabazi dituzten bi artistek, egonaldi horietan garatuko dituzten proiektuak aurkezteko. Araiz Mesanza eta Raquel Meyers-ek hitzaldi ireki bat eskainiko dute, Kike Infame marrazkilari eta Irudikako antolakuntzako kidearen gidaritzapean. Hitzaldi horretan azalduko digute La Maison des Auteurs d’Angoulême (Gasteizekin senidetutako herria) eta Bilbaoarte Fundazioan bi hilabetez garatuko duten lana. Denbora horretan, artista bakoitzak bere proiektua egingo du, bere bitartez garatzeko Irudika 2020 azokaren irudia eta azokaren sustapenerako klip gisa erabiliko den animazioa. Egonaldiari buru emateko, apirilaren 6tik aurrera erakusketa bat egingo da Vital Fundazioaren erakusketa zentroan Gasteizen.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak