Víctor Monge "Serranito"

Víctor Monge "Serranito"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.flamencoonfire.org

Non

Udaletxeko balkoia

Noiz

30/08/2020

Flamenco On Fire 2020 jaialdiaren barruan. Víctor Monge "Serranito" (Madril, 1942) azken hamarkadetako espainiar gitarristarik birtuosoenetako bat da, guztien iritziz. Bere kabuz ikasia, zortzi urte zituela ibilbide musikalari heldu, eta 12 urterekin, Los Serranos hirukotea osatu zuen. Bere birtuosismoa eta musikaltasuna direla eta, egungo gitarra flamenkoaren ordezkari handietako bat da, 20tik gora disko plazan dituela. “Gitarristen gitarrista”, esan du hartaz José Manuel Gamboa kritikariak. 2019an, Arte Ederretako Urrezko Domina jaso zuen eta, 2021ean agur esanen die agertokiei, bira baten bidez, ibilbide profesionaletan seitik gora hamarkadaz jardun eta gero. Flamenco on Fire 2020n errezitaldia emanen du Sabicas Maisuaren omenez, iruindarraren heriotzaren hogeita hamargarren urtemugako urtean, Javier Conde gaztearen bigarren gitarrak lagundurik.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak