La Pamplonesa

La Pamplonesa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

pamplonaescultura.es

Non

Ziudadela

Noiz

27/06/2020

Iruñeko Udalak kaleko musika-jarduna berreskuratuko du La Pamplonesa Udal Musika Bandak Ziudadelan emanen dituen zortzi kontzertuen bidez, ekainaren 20an eta 27an, larunbatetan, 19:00etan eta 20:15ean. Sarrerak doan izanen dira, eta zozketa bidez esleituko dira, 010ean edo 948420100ean izena ematen dutenen artean. Programazio berezi hau ikus-entzule guztiengan pentsaturik diseinatu da, eta eskaintza, hortaz, askotarikoa izanen da. Ziudadelako lorategietan bi agertoki paratu dira, eta haietan, udal-bandak bi errepertorio diferente joko ditu, aldi berean, 19:00etan eta 20:15ean. Saioak formatu txikikoak izanen dira, eta ganbera-musika izanen dute ardatz. Horrez gain, gomendatutako osasun-neurriak aintzat hartuko dira, eta ekitaldi mota honetarako ezarritako edukiera kontrolatuko. Ekainaren 20ko kontzerturako izen-emateak doan dira, eta Herritarrendako Arreta Telefonora deitu behar da (010/948 420100), 08:00etatik 19:00etara. Dauden sarrerak baino eskaera gehiago jasoz gero, zozketa eginen da, ekainaren 19an, ostiralarekin, izena eman dutenen artean, eta zoridunek SMS bidez jasoko dute jakinarazpena. Kontzertu-gunera sartu ahal izateko NANa erakutsi beharko da. Ziudadelako lorategietan bi agertoki paratu dira, eta haietan, udal-bandak bi errepertorio diferente joko ditu, aldi berean, 19:00etan eta 20:15ean. Ikus-entzuleak kontzertuetarako sartzeko guneak kontrolatu eta arautuko dira, toki bakoitzerako baimendu den edukiaren arabera. Musikarien eta ikus-entzuleen kokapena urruntze sozialaren arauekin bat eginen da, eta bertaratzeko, segurtasun-tarteak gorde beharko dira sarbideetan, eta maskara jantzita sartu. Behin ikus-entzuleak eserita, elkarren artean segurtasun-tartea gordez, maskara erabiltzea gomendagarria izanen da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak