GuraSOSek aurkezturiko salaketa ikertzen hasi da Gipuzkoako Fiskaltza

GuraSOSek aurkezturiko salaketa ikertzen hasi da Gipuzkoako Fiskaltza
Erraustegian izandako sute eta gainerako gertakariei buruzko xehetasunak emateaz gain, auzitegiei lotutako beste albiste bat ere plazaratu du GuraSOSek asteazken honetan Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Denboran atzera egin behar dugu, iragan abenduaren 23ra. Egun horretan GuraSOSek salaketa aurkeztu zuen Gipuzkoako Fiskaltzan, erraustegian antzemandako "ustezko irregulartasunak" argitzeko. Gaurko agerraldi horretan Gipuzkoako Fiskaltza salaketa hura ikertzen hasi dela berri eman du GuraSOSek, ustezko deliturik egon ote den eta hala balitz, erantzukizunak argitzeko.