“Batetik Bestera: Kontzertua” haurrei eta familiei zuzendutako proposamen eszeniko-musikala da. Musika, umorea, antzerkia eta poesia uztartzen dituen sorkuntza originala, euskara hutsean garatuko dena. Ikuskizunak migrazioen gainean hausnartzeko abiapuntu izan nahi du, txorien migrazioen bitartez. Abestiek gure ingurumenaren ezagutza, babesa eta maitasuna sustatzen dituzte eta elkartasuna, elkarbizitza, kulturartekotasuna balorean jartzen dituzte. “Eki arrano arrantzalea (eta arrain arranozalea)”, “Ubarroiarena”, “Argi, mozoloa”, “Partekatu”… Guretik igarotzen diren txoriei eta euren ohiturei buruz arituko gara. Elkarrekin abestu dezagun!LANTALDEA- Patricia Urrutia: Hitzak, musika eta testua. Ahotsa eta biolina
- Josu Aginaga: Moldaketak. Gitarra, baxua eta koroak
- Andrés Letamendia: Moldaketak eta ekoizpena. Bateria eta koroak
- Edu Berja: Argiztapen diseinua
- Rober Quintana: Diseinu grafikoa
- Maialen Magunagoitia: Bideoaren edizioa
- Esther Terradas: KomunikazioaIraupena: 50 minutu
"Batetik Bestera: Kontzertua"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
benetanbe.com
Non
Urreta Eskola
Noiz
13/04/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.