Euskal Game Jam 2024

Euskal Game Jam 2024

Gertaeraren datuak

Antolatu du

gamerauntsia.eus

Non

Badalab-Hizkuntza Berrikuntza Laborategian eta online

Noiz

18/10/2024-etik 20/10/2024-era

- Urriaren 18tik 20ra egingo da Oreretako Badalab-Hizkuntza Berrikuntza Laborategian zein online. Izen ematea irekita dagoZomorro Studiok, Game Erauntsia Elkarteak, Torrekua guneak eta Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiak Euskal Game Jam topaketaren 2. edizioa aurkezten dute. Bideojoko sortzaile euskaldunak batzeko zein elkar ezagutzeko, euren abileziak agerian jartzeko eta harremanak sortzera bideratutako ekimena izango da. 48 orduko epean bideojokoak sortzeari ekingo diote euskara hutsean egiten den Game Jameko parte hartzaileek. Urriaren 18an 18:00etan hasiko da sormen prozesua; bi egun igarota, urriaren 20an, proiektuak bukatuta eta itch. io bideojokoen plataforman argitaratuta eduki beharko dituzte. Izen ematea abian da. Partaideek Euskal Game Jam 2aren itch. io webgunean izena eman dezakete: horretarako, itch. io erabiltzailea baino ez da behar. 18 urtetik gorako pertsona orok doan parte har dezake; halere, bideojokogintzan oinarrizko ezagutzak edukitzea nahitaezkoa da. Arau eta baldintza guztiak izen emate fitxan aurkitzen dira. Bideojokoa bakarka nahiz taldeka garatzeko aukera dago. Gehienez bost kideko taldeak onartuko dira. Taldekideak bilatu nahi dituenak hori egiteko aukera dauka: itch. io atal berezian edo Game Erauntsiaren Discord zerbitzariko Euskal Game Jam txatean taldea sortzea proposa dezake. Xehetasun guztiak, hemen.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak