Rolan Garcés: "Rolan & Loop abestiak"

Rolan Garcés: "Rolan & Loop abestiak"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.culturanavarra.es

Non

Plaza

Noiz

12/09/2020

Kultur 2020 programaren barnean. Rolan Garcés (Rolan & Loop abestiak) rock& rollaren mundutik dator, non Iruñeko zenbait taldetako kide izan baita. Egun, berriz, folkaren, countryaren edo bluesaren lurraldean sartu da, euskaraz abestuz. Melodia indartsuak, baina instrumentazio sinplearekin, protagonismoa batez ere ahotsari ematen saiatzeko. Horretarako, Rolanek zenbait pertsona izan ditu ondoan laguntzaile, bai letretan, bai moldaketetan. Euskarazko kantetan, lagun batzuek testuak utzi dizkiote, eta, moldaketetan, Oskar Benasen maisutasuna azpimarratu behar da, ekoizpenaz gain instrumentazioaren zati handi bat grabatzeko ardura hartu baitu. Gor diskoetxearekin argitaratu zuen 2018ko irailean bere lehen lana: Rolan & Loop abestiak; Loop pedalari aipamen berezia egin dio izenburuarekin. Diskoko kanten artean, "Askatasun dantza" nabarmentzen dugu, non Rolanek erregistro sakonenetatik garaienetara eramaten baikaitu.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak