Martyn Joseph

Martyn Joseph

Gertaeraren datuak

Antolatu du

salabbk.es/

Non

BBK Aretoa

Noiz

10/05/2020

Musiketan. Martyn Joseph artista paregabe eta bikaina da. Ahaztu kantautoreei buruz ustez dakizuna. Gizon honek eta bere gitarrak soinu transzendental baino transzendentalagoa sortzen dute, bizia, liluragarria eta grinatsua. Dela berrehun lagunen aurrean, dela hogei milaren parean, publikoa beti geratzen da pozarren. Pertsonen arimarekin bat egiteko ezohiko dohaina dauka, bere hitzei esker, adierazkor eta hunkigarriak eurak, eta 30 urteko ibilbidean 32 disko grabatu, milioi erdi disko baino gehiago saldu eta zuzeneko milaka emanaldi eskaini ditu. Talentu paregabea du, pasioak, kontzientzia sozialak eta lanbideari dion maitasunak eragina. Gainera, gitarrista bikaina da, eta parekorik gabeko perkusio-estiloa erantsi dio bere ahots boteretsu eta zirraragarriari. Zenbait eremutan, Springsteen galestarra izendatu dute.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak