Krzysztof Kieslowski zinema zikloa: "Trzy kolory: czerwony"

Krzysztof Kieslowski zinema zikloa: "Trzy kolory: czerwony"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

BilbaoArte

Non

BilbaoArte

Noiz

21/09/2020

2020ko abuztuaren 3tik irailaren 25era, Art House Zinemak zine zikloa eskainiko dio Krzysztof Kieslowski zuzendariari, gaztelaniazko azpitituluekin, «Europako zinemaren kontzientzia» izenburupean. 

Film bakoitzeko bi saio proiektatuko dira zortzi astez jarraian, ostiraletan lehen emanaldiak izango dira eta astelehenetan errepikapenak.

Sarrera doan, 944155097 telefonoan erreserba eginez gero, proiekzio eguneko goizeko 9etatik aurrera. Trzy kolory: czerwony

Valentina ikasle gazteak auto batek harrapatutako txakur baten bizitza salbatuko du. Jabearen bilaketak obsesio bitxi bat duen epaile erretiratu batengana darama: bere bizilagunen telefono elkarrizketak entzuten dituena. Lehen telefono espioitza bere lanaren parte bazen, orain bizio bihurtu da. Telefono linea baten manipulazio batek lotzen ditu bi pertsonaia horiek lege ikasle suediar batekin.

Rojo da Tres colores trilogiako hirugarren filma. Kieslowskik anaitasuna jorratzen du azken honetan.

Jatorrizko izenburua: Trzy kolory: czerwony
Zuzendaritza: Krzysztof Kie?lowski
Gidoia: Krzysztof Kie?lowski, Krzysztof Piesiewicz
Musika: Zbigniew Preisner
Argazkilaritza: Piotr Sobocinski
Protagonistak: Irène Jacob, Jean-Louis Trintignant, Jean-Pierre Lorit, Frédérique Feder, Samuel Le Bihan

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak