Asier Polo: "Poema visual para un chelo"

Asier Polo: "Poema visual para un chelo"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

teatroarriaga.eus

Non

Arriaga Antzokia

Noiz

01/07/2020

- Babes eta higiene neurriak, Arriaga AntzokianCalixto Bieitok, Asier Polo biolontxelo jole handia Arriaga Antzokira ekarriko duen oso proposamen berezia zuzenduko du. Kritika espezializatuaren iritziz, bere belaunaldiko biolontxelo jole azpimarragarrienetakoa da. Lehen mailako musikaria den artistak berak azaldu digu bere emanaldiak zer eskainiko duen:“J. S. Bach-en suiteek zerbait hipnotikoa dute. Lan soila, musika-tresna bat, interprete bat, ahots bakarra eta, hala ere entzuten hasten zarenean, ezinbestean gure barrura eramaten gaituen eta unibertsoaren eta ezezaguna denaren aurrean dugun erabateko bakardadeaz jabetzera garamatzan bidean murgiltzen zara. Agian, egia guztiak zalantza bilakatu diren eragin emozional sakoneko hilabete hauetan uneren batean denok bizi izan dugun introspekzioa. Eta hor ikusten da, humanismo sakoneko mezuaren bitartez gure buruak edertasunera, ukitu ezin den eta maila jasoa duen horretara, irekitzeko gai den musika horren handitasuna. Proiektu horrek biolontxeloaren ahots sakonetik indarra eta itxaropena transmititu daitezkeela sinbolizatzen du niretzat, Bach-en suiteak introspekzioa direlako, bai, baina amaitzen direnean, badakigu mezu pertsonala eta intimoa, emoziozko ukitu arinak, adimena, armonia eta bizitzaren aurreko errespetua erakusten duen mezua, entzun dugula”
Asier PoloEgitaraua:Suites para violonchelo solo
Suite para violonchelo n. º 2 en re menor Suite para violonchelo n. º 3 en do mayor
Suite para violonchelo n. º 4 en mi bemol mayorInterprete: Asier Polo
Bideoa: Sergio Verde
Eszena zuzendaria: Calixto BieitoProdukzioa: Teatro Arriaga

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak