Euskal Herriko Gazte Orkestra

Euskal Herriko Gazte Orkestra

Gertaeraren datuak

Antolatu du

donostiakultura.eus

Non

Victoria Eugenia Antzokia

Noiz

28/07/2020

- Babes eta higiene neurriak Antzoki Zaharra eta Victoria Eugenian. Datorren udako lan plangintza osatu eta antolatzerakoan, eta programa honi dagokionez, protagonismo berezia eman nahi izan diete, alde batetik, zurezko haize atalei eta, bestetik, hari atalari. Atal horiek programa itxiko duen obran batuko dira. Entzunaldiak egin ostean EGOra musikari berriak sartuko direla kontuan hartuta, programa kontzeptu hau hautatu dute, antolaketa orkestralari dagozkion arderdiak modu zehatzagoan eraikitzea ahalbidetuko dielako, hala nola afinazioa, artikulazioa eta ataletako soinuak sortzea. Horretarako, lehen programa honetan, haize instrumentuen literaturako obra garrantzitsu bat aukeratu dute: Charles Gounod konpositore frantsesaren “Haize instrumentuetarako sinfonia txikia”. Haize Instrumentuetarako Ganbera Musikaren Elkartearen (1879) enkargua izan zen obra. Taffanel flautistak sustatu zuen elkartea, instrumentu familia honetan Boehm-ek lortutako hobekuntza teknikoak areagotu nahian. Egitura klasikoa duen obra da, harmonia erromantikoko zertzeladak dituena. Gustav Mahlerrekin gorenera iritsi zen, 100 urteren ondoren, Beethovenek hasi eta ondoren hainbat eraldaketa jasan zituen sinfonismoa. Kulturak eta arteak ezinbesteko garrantzia izan zuten, erlijioa ahuldurik zegoen eta gizarteak gidari berri baten beharra zuen garaian. Konpositore bohemiarraren beraren hitzetan, “Sinfonia batek mundua bezalakoa izan behar du, dena erakutsi behar du: paisaiak, beldurrak, borrokak, garaipenak, maitasuna…”. Halakoxe ezaugarriak adierazi zizkion aipatu konpositoreak Alma bere emazte izango zenari, hariak protagonista dituen bere Bosgarren Sinfoniako Adagietto honetan. Programa amaitzeko, haizezko instrumentuak eta hariak batu egingo dira, ziurrenik Franz Schubert-ek “Sinfonia burutu gabea” eta “Handia” konposatu baino lehen sortutako sinfonia onena jotzeko. Konpositore alemaniarraren ezaugarri “mozartiarrak” topa ditzakegu sinfonia honetan: naturaltasuna, freskotasuna eta dotorezia. Zuzendaria: Rubén GimenoEgitaraua:- C. GOUNOD: pequeña sinfonía para instrumentos de viento
- G. MAHLER: adagietto (sinfonía num. 5)
- F. SCHUBERT: sinfonía num. 5 D485 en SI bemol M

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak