"Adimen artifizialaren eragin negatiboa" borrokatzeko, EAEko hedabideei laguntza (gehiena erdarazkoei)

"Adimen artifizialaren eragin negatiboa" borrokatzeko, EAEko hedabideei laguntza (gehiena erdarazkoei)
"Adimen artifizialaren eragin negatiboa" borrokatzeko aitzakiarekin, EAEko hedabideentzako laguntza deialdi berezia onartu du Eusko Jaurlaritzak. Kopuruz eta irismenez, eta euskarazko jarduna espreski kontuan hartzen ez direnez deialdian, aurrikus daiteke gazteleraz lan egiten duten hedabideek eramango dutela esleitutako 6 milioietan gehiena. Kopuruz eta baldintzegatik, antza du deialdiak 2021ean Covidaren aitzakiarekin eman zituzten laguntza zuzen batzuekin, zeinean 5 milioi euro banatu ziren, 4. 7 gaztelerazko hedabideentzat. Deialdiaren iragarpena atzo argitaratu zen, eta EHAA aldizkari ofizialean argitaratuko da baldintzen testua datorren astelehenean, uztailak 29. Eskakizunak aurkezteko epeak abuztua hartuko du. EHAAn argitaratuko dena oraindik zehaztu gabe, baliteke zirriborro honetan (PDF) Jaurlatitzak berak aurreratutakoa izatea. Laguntza hauetara aurkeztu ahal izango dira eguneroko informazioa ematen duten komunikabide pribatu jeneralistak, eta ez tematikoak. Ezin dira aurkeztu kirol, zientzia, osasun, ekonomia, irrati formula musikal, edo beste edozein  motatako eduki tematikoetan zentratutako hedabideak, ezta iritzi- edo entretenimendu-edukiak. Mota hauetakoak izan daitezke, betiere audientzia minimo batzuk demostratzen badituzte CIES ikertegiaren 2023ko Hedabideen Audientzia Azterlanaren arabera. - Prentsa idatzia: 25. 000 irakurle (paperezko edizioaren eta edizio digitalaren batura zenbatuko  da). 
- Hedabide natibo digitalak: 25. 000 erabiltzaile. 
- Irratia: 25. 000 entzule. Euskara hutsean emititzen duten irratien kasuan, gutxienekoa 5. 000 entzulekoa izango da. Erabiltzaile edo entzule kopuru horiek urteko kopuru metatuak izan daitezkeela dirudi, baina ez da argi zehazten argitaratu den zirriborroan. Euskararen aipu bakarra da irratien entzulegoari dagokiona, gainerakoan ez puntuazioan ez beste ezertan ez da euskara kontuan hartzen deialdian. "Hedabide natibo digitalen" salbuespenearekin (orain gehitu ahal izango dira, uste dugunez, El Diario. es Euskadi edo Cronica Vasca bezalako medioak), deialdiak eman dezakeena gogora dakar 2021ean onartu ziren laguntza batzuk, orduan esleipen zuzena, deialdi publikorik gabea. Orduan horrela banatu zen dirua:Hauxe da banaketa prentsa idatzirako:- El Correo 1. 608. 716,91 €
- Diario Vasco 747. 535,64 €
- Deia 558. 126,27 €
- Gara 305. 580,45 €
- Noticias de Gipuzkoa 171. 731,16 €
- Noticias de Álava 113. 645,62 €
- Berria 290. 427,7€Irratien kasuan:- SER 520. 244,41 €
- Nervión-Gorbea 224. 765,78 €
- Cope 174. 256,62 €
- Onda Cero 123. 747,45 €
- Onda Vasca 73. 238,29 €
- Radio Popular 25. 254,58 €
- Radio-7 22. 729,12 €
- Bizkaia Irratia 40. 000€Orduan esleipen zuzena izan bazen, orain memoria bat aurkeztu beharko dute laguntza berria jasotzeko interesa duten komunikabideek. Honako puntuetan zentratua:- Aurkezten duten proiektuaren edo jardueraren helburua izango da adimen artifizial sortzaileak hedatzen dituzten edukiak sortzeko, lantzeko eta argitaratzeko duen eragin negatiboa minimizatzea (sorkuntzarako, elaboraziorako eta argitalpenerako gai den diziplina anitzeko giza taldea, etab. ).
- Proiektu horrek desinformazioari aurre egiteko neurriak edo mekanismoak jaso beharko ditu proiektuak edo jarduerak, eta, bereziki, adimen artifizial generatiboko metodoekin sortutako desinformazioa kontrastatzeari eta egiaztatzeari dagokionez.
- Azkenik, proiektuak edo jarduerak gizartearen alfabetatze mediatikoa sustatzen duten ekimenak eta/ edo tresnak ere jaso beharko ditu, bai eta desinformaziorako zaurgarrienak diren taldeenak ere. Irudian, dirulaguntzak jaso ditzaketen bi hedabidek adimen artifiziala erabili idatzitako albiste zaborren adibide bat: edozer galdetu ChatGPTri eta kaka hori argitaratu. Beste adibide bat, bat aski ez balitz:

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak