Alonzo King Lines Ballet ballet garaikideko konpainia ospetsu bat da, eta Alonzo Kingen arte-ikuspegi paregabeak gidatzen du 1982tik. Mundu osoko konpositore, musikari eta artista bisual nabarmenekin lankidetzan jardunda, Alonzo Kingek sakon sustraitutako kultur tradizioen multzo askotariko batean oinarritutako lanak sortzen ditu, ballet klasikoa adierazkortasun berriz hornitzen dutenak. Alonzo Kingek zientziatzat dauka balleta –energia eta eboluziozko printzipio geometriko unibertsaletan oinarritua–, eta higiduraren hizkuntza berri bat garatzen jarraitzen du, forma eta teknika klasikoetatik abiatuta.
The personal element, zortzi dantzarirentzako pieza iradokitzaileak higidurez eta koreografiez txunditzeko aukera eskaintzen dio ikusleari, Jason Moran-en piano-partitura baten laguntzaz. Moranen pianoaren eta dantzarien higiduraren arteko interakzioa gonbidapen poetikoa da ikusleak piezarekin bere lotura pertsonala egin dezan.
Azoth honetarako, Charles Lloyd, Jason Moran eta Alonzo King-ek elkarrizketa ahaztezina sortu dute higiduraren eta musikaren artean. Bi musikariek ikuspegi multidisziplinarioa dute, zeina ezin hobeto osatzen baita Alonzo Kingek balletaz duen ikuspegi zabalarekin, pieza harmoniatsua lortzeraino. Alkimia hori Jim Campbell-en instalazioko argiez apainduta dator, zeinak askatasun- eta harridura-sentipena sorrarazten baitu.
"The personal element & Azoth"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
donostiakultura.eus
Non
Victoria Eugenia Antzokia
Noiz
27/02/2021
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.