Kulturunea: streaming bidezko kontzertu zikloa

Kulturunea: streaming bidezko kontzertu zikloa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

eitb.eus

Noiz

22/05/2020-etik 13/06/2020-era

Ostiral honetan, maiatzaren 22an, "Kulturunea" programa jarriko da abian: euskal artisten kontzertu sorta, streaming bidez, Vital Fundazioaren webgunean (www. fundacionvital. eus) eta eitb. eus-en, Kultura zuzenean atarian, Vital Fundazioaren eta EiTBren arteko lankidetzari esker. Belako, Mikel Erentxun, Liher, Gari, Modus Operandi, Eñaut Elorrieta, The Soulbreaker Company, Iñaki Palacios eta bere Banda, Moonshine Wagon, Xabi Solano eta Mikel Urdangarin izango dira Vital Fundazio Kulturunetik zuzenean eskainiko diren kontzertuak ziklo honetan. Emanaldiak Ilaski Serrano EiTBko kazetariak aurkeztuko ditu, eta udan ETB1en izango dira ikusgai. Vital Fundazioak ahalegin berezia egin du kartelaren ia erdia, hamaikatik bost, Arabakoak edo Araban errotutako musikariak izateko. Vital Fundazioaren eta EiTBren arabera, kulturaren alorra derrigorrez gelditu den honetan, sareko "Kulturunea" ekimenak leiho bat irekitzen dio zuzeneko musikari. EiTB eta Vital Fundazioa bat etorri dira esaten aukera ezin hobea dela artearen mundua sustatzeko eta dinamizatzeko, eta publikoa berriz erakartzeko. Gaur egungo euskal artistarik onenetako batzuk, estilo eta genero desberdinetako musikariek, joko dute "Kulturunea"n. Bihartik aurrera, 21:00etan, Internet bidez abiatuko da saioa. EGITARAUA- Maiatzak 22: Belako
- Maiatzak 23: Mikel Erantxun
- Maiatzak 24: Liher
- Maiatzak 29: Gari
- Maiatzak 30: Modus Operandi
- Maiatzak 31: Eñaut Elorrieta
- Ekainak 5: The Soulbreaker Company
- Ekainak 6: Iñaki Palacios eta bere banda
- Ekainak 7: Moonshine Wagon
- Ekainak 12: Xabi Solano Maiza
- Ekainak 13: Mikel Urdangarin

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak