Berrizko San Pedro eta Santa Isabel jaiak 2024: egitaraua

Berrizko San Pedro eta Santa Isabel jaiak 2024: egitaraua

Gertaeraren datuak

Antolatu du

berriz.eus

Noiz

28/06/2024-etik 02/07/2024-era

Ekainaren 28tik uztailaren 2ra herriko kaleak festa giroz jantziko dira adin guztietarako prestatutako egitarau zabal eta anitzarekinBeste behin ere, San Pedro eta Santa Isabel jaiak ate joka daude. Ekimen eta ekitaldi anitz eta ugariz beteriko egunak izango dira eta dena prest dago jaiei hasiera emateko. Ekainaren 28tik uztailaren 2ra luzatuko dira eta Dantzari Dantza, erromeriak, gastronomia lehiaketak, umeentzako jolasak eta kirol ekitaldiak ez dira faltako. Jaien hasiera hilaren 28an izango da, arratsaldeko 19:00etan Iremiñe Dantza Taldearen pregoi eta txupinazoarekin. Aurten bere 50+5urteurrena dela eta, Jai Batzordeak jaiei hasiera emateko hautatu du. Jarraian, Jaietako Kartel Lehiaketaren sari-banaketa egingo da eta ondoren, urtero bezala Sardina-Jana egingo da. 20:00etan, Donien Atxa eta Dantzari Dantza entsegu orokorra izango dira eta gauean musika kontzertuak izango dira txosnagunean eta Elizondo Plazan erromeria Luhartzekin. Ekainaren 29an San Pedro eguna ospatuko da. 12:00etako Meza Nagusia eta gero, Dantzari Dantza ekitaldia izango da. 14. 00etan Paella Lehiaketa izango da eta 15. 00etan herri bazkaria. Ondoren bingo musikatua eskainiko da Txosnagunean. Arratsaldean, mozorroen jaitsiera eta aurtengo gaia zinea izango da. 18:30ean Oihan Vegaren diskofesta izango da Elizondo Plazan eta 19:00etan Igel Txapelketa hasiko da. 20:00etan Dantzari Dantza eta gauean musika izango da protagonista diskofestaren bigarren saio batekin eta DJ Maria Blessiverekin. Igandean, hilak 30, haurrentzako ekintza ezberdinak antolatuko dira egun osoan zehar. Besteak beste, margo tailerra, musika tailerra… Herri Kirola erakustaldia izango da 12:30ean eta 14:00etan XII. Jose Ramon Korpion Memoriala ospatuko da, hau da, bakailao pil-pilean lehiaketa. Arratsaldean, Tiragoma Txapelketa eta Bertso Saioa eta gauean dantza eta karaokea. Astelehenean, uztailak 1, 12 urtetik gorakoentzako Berrizjauregi Lorategi-Botaniko Historikoan antolatu den tribial jokoa izango da. Bestalde, umeentzako parkea ere egongo da; jumping, puzgarriak eta tailerrekin. Frontenis txapelketa ere egun horretan izango da eta 19:00etan elektrotxaranga Urtiaga plazan hasita. 19:30ean “Troia” kale antzerkia ikusteko aukera Eskolako patioan eta 22. 00etan Les Testarudes taldearen kontzertua. Jaiak uztailaren 2an, Santa Isabel egunean bukatuko dira. Eguneko programan Meza nagusia eta Dantzari Dantza, jubilatuentzat bazkaria, Tortilla Lehiaketa eta Caribefunk¿ taldearen kontzertua nabarmentzen dira eta, batez ere, "Su lagunkoia" su eta piroteknia ikuskizun berria, udaletxe inguruan egingo dena, aurtengo jaiei amaiera emateko. - Berrizko San Pedro eta Santa Isabel jaiak 2024: egitaraua (PDF 30MB)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak