Zinema aire zabalean: "Pokemon: Pikachu detektibea"

Zinema aire zabalean: "Pokemon: Pikachu detektibea"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

agurain.eus

Non

Goiko Plaza ? Alaberga

Noiz

16/07/2020

Harry Goodman detektibea desagertzen denean hasten da istorioa. Izan ere, horrek Tim, bere 21 urteko semea, behartzen du gertatutakoa ikertzera. Pikachu detektibeak, Harryren Pokemon bikotekideak, ikerketarekin laguntzen du. Oso detektibe maitagarra  eta dibertigarria da, mundu guztia harritzen duena, baita bere burua ere! Tim eta Pikachu elkarren artean era ikaragarrian komunikatu daitezkeela konturatzen dira, eta elkarrekin abentura hunkigarria biziko dute misterio bitxia argitzeko. Pistak bilatzen dituzte Ryme hirian, neonez argitutako kaleetan. Hiria metropoli moderno erraldoia da, non gizakiak eta Pokemonak mundu hiperrealista batean elkarrekin bizi diren. Pokemon pertsonaia ugarirekin egingo dute topo, eta elkar bizikidetza baketsua suntsitu eta Pokemon unibertso osoa mehatxatu dezakeen konplot beldurgarria argitara emango dute. - Pokemon: Pikachu detektibea filmaren fitxaGONBIDAPENAK- Ikuskizunetarako sarrera doakoa izango da baina gonbidapena hartu behar da aldez aurretik. Gonbidapenak uztailaren 10ean jarriko dira eskuragarri.
- Non? ONLINE: https://bibe. me(Agortu arte edo ikuskizunaren egunera arte) Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a)(agortu arte edo uztailaren 16ko 12:00ak arte)
- ONLINE: https://bibe. me(Agortu arte edo ikuskizunaren egunera arte) Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a)(agortu arte edo uztailaren 16ko 12:00ak arte)
- ONLINE: https://bibe. me(Agortu arte edo ikuskizunaren egunera arte)
- Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a)(agortu arte edo uztailaren 16ko 12:00ak arte)
- Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen hartu ditzazke.
- Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen. EKITALDIAN:- Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.
- Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu.
- Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
- Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa.
- Aulkiak elkartzea: aulkiak 1,5 metrotako distantziarekin kokatuak egongo dira publikoarentzat. Hala ere, bizikidetza-unitate berekoak diren pertsonak elkarrekin eseri ahal izango dira. Kasu honetan ere, antolatzaileei adieraziko zaie eta haiek esan bezala mugituko dira aulkiak
- Behin emanaldia amaitzerakoan, eserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak