Rovereteko Dantza Garaikideko Oriente Occidente Jaialdian (Italia) estreinatu ondoren, Nicola Galli koreografoak "Deserto tattile" aurkezten du, basamortuari eta paisaiaren ideiari buruzko bere ikerketa koreografikoaren bigarren atala. “Deserto digitale” (2018) izena zuen lehen atalak, eta, hartan bezala, oraingoan ere, gizarte garaikidearen ezaugarriak eta giza jarduerak munduan duen isla ikertzeko irrika berritu batean gorpuzten da basamortuaren ikuspegi irudizkoa: gizarte-bakardade gero eta handiagoa, abiadura antropikoa eta distantzia eta muga kontzeptuen “lurruntzea” ikertzeko irrikan. Sinopsia:Koreografoaren poetikak –eszena osatzen duten hizkuntzen eta elementuen arteko hierarkiarik ezean oinarritua– keinua, argia eta soinua uztartzen eta trinkotzen ditu erlazio organiko eta elkarreraginezko batean, artxibo figuratibo bat sortzeko, non deskribatzen baita basamortua espazio fisiko huts gisa, gorputzaren paisaia gisa eta barne-egoera existentzial gisa. Munduko tokien amildegiak eta giza arimaren sakontasunak forma hartzen dute eszenatokian, irudi bidaiari opaku isilek zeharkatzen dutela eszena, gure begiradari gonbita eginez irudi ukigarri eta muskularrak ikustera eta ezin konta ahala perspektibatan galtzera, eguneroko bizitzaren kadentzia soinu-magma batean agertuz eta desagertuz, espazio-denboraren pertzepzioa galarazteraino. Fitxa artistikoa:- Kontzeptua, zuzendaritza eta koreografia: Nicola Galli
- Dantza: Nicola Galli, Giulio Petrucci
- Argia: Lucía Ferrero
- Dramaturgoa: Giulia Melandri
- Produkzioa: TIR Danza, Nebulosa
- Koprodukzioa: Oriente Occidente eta beste bazkide batzuk (zehazteke)
- Egonaldi artistikoak: TROIS C-L Centre Chorégraphique, Oriente Occidente, PIM Of
- Laguntzaileak: Network Grand Luxe, Orbita | Spellbound Centro Nazionale di Produzione della Danza
"Deserto tattile"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
azkunazentroa.eus
Non
AZ Azkuna Zentroa
Noiz
07/11/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.