"¿Dónde están los niños?" (Entsegu irekia publikoarekin)

"¿Dónde están los niños?" (Entsegu irekia publikoarekin)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

sarobeurnieta.eus/

Non

Sarobe Arte Eszenikoen Gunea

Noiz

18/09/2024

“Haurrek ez dute gogoratzen erakutsi nahi dieguna. Garen hori gogoratzen dute”. Jim HensonZortzi urteko neskato baten suizidio saiakera kontatzen duen obra baten aurrean gaude. Zantzu guztien arabera, eta sinesteko zaila dirudien arren, bere buruaz beste egiten saiatu da.
Maddi txikia bolada txarra pasatzen ari da. Ez du jateko gogorik, eskolako notek nabarmen egin dute okerrera. Gurasoak zer egin jakin ezinda dabiltza. Alabak ez du inolako azalpenik ematen. Azkenean, Leire psikologoaren kontsultara eramatea erabaki dute. Hala ere, inork ezingo du saiakera tragikoa ekidin. Neskatxa hondartza ondoko harkaitz batzuetan agertuko da larri zaurituta.
Gertakari horren gainean harilkatzen da dramaturgia, gizarte hautsi, krudelki zorrotz eta zeharo depresibo batek haurrengan duen eragina agerian uzten duelarik. Fitxa artistikoa- Egilea eta zuzendaria: Jokin Oregi
- Aktoreak: Iraia Elias (euskaraz), Sandra Ferrús (Gaztelania), Getari Etxegarai, Javier Barandiaran, Iñigo Aranburu, Ruth Guimera, Irene Zarrabeitia.
- Kolaborazioa zuzendaritza plastikoa: Ane Pikaza
- Abestien letrak: Miren Agur Meabe
- Argiztapen Diseinua: Edu Berja
- Jatorrizko Musika: Adria´n García de los Ojos.
- Zuzendaritza laguntzailea: Ana Meabe eta Irene Zarrabeitia.
- Musika laguntza: Bilboko Haur Koral Elkartea.
- Ekoizpena: BBK Aretoa eta Tartean Teatroa
- Komunikazioa: Myriam Garzia
- Ekoizpen exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo
- Kartelaren diseinua: Karmele Tamayo (Hirudika)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak