"Kuboa", Julio Le Parc-en esku-hartzea

"Kuboa", Julio Le Parc-en esku-hartzea

Gertaeraren datuak

Antolatu du

tabakalera.eu/

Non

Tabakalera

Noiz

14/03/2020

Kuboa, Julio Le Parc-ek berariaz Tabakalerako diseinatutako pieza, espazio hori eraldatzen saiatuko da, 0 solairuan, eta bisitariak Julio Le Parc artista handiaren figurara hurbilduko ditu. Publiko guztientzat sortzen duen artista da bera, bere piezetara sarbidea ahalik eta errazena izan dadin bereziki saiatzen dena. Kuboa altzairu herdoilgaitz leunduzko 2. 000 piezaz osatutako mugikorra da, Julio Le Parc-ek bereziki Tabakalerako Plazarako sortua. Azken asteetan in situ aritu dira lanean. Kulturari eskainitako eraikin honetako espazio publiko karismatikoenetan egiten diren esku-hartze batzuen artean lehena da. Artista iraultzaile eta berritzailea da Julio Le Parc (Argentina, 1928), bere obrak arte zinetikoan eta optikoan mugarriak izan dira. Hirurogeiko hamarkadan sortu zen arte geometriko eta zinetikoan benetan garrantzitsua izan da bere ekarpena. Groupe de Recherche d 'art Visuel (GRAV) taldearen sortzaileetako bat izan zen, artean ziurgabetasun eta ezegonkortasun printzipioa sartu nahi zuen mugimendu artistikoa. Le Parc duela 50 urte baino gehiagotik ari da lanean, argia, mugimendua eta publikoaren parte-hartzea bere obren funtsezko osagai diren instalazioekin. 2018ko amaieran, Julio Le Parc 1959, artistari eskainitako lehen atzera begirakoa inauguratu zuen New Yorkeko Met Breuer-en. Erakusketa horrek artistaren ibilbidean izan den urterik emankorrenetako eta eraldatzaileenetako bateko gouacheak inoiz ikusi gabeko hautaketa bat aurkeztu zuen. Frantziako Kultura Ministerioaren Ohorezko Legioa jaso zuen joan den abenduan. Ez da Julio Le Parc-en lana Tabakaleran ikusgai egon den lehen aldia. 2008an EZ DA NEUTRALA - DAROS BILDUMA erakusketan parte hartu zuen sortzaileetako bat izan zen.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak