Walter Tuzzeori omenaldia

Walter Tuzzeori omenaldia

Gertaeraren datuak

Antolatu du

eibar.eus

Noiz

28/09/2024

Soinu teknikari eta musikari polifazetikoak Milanen eta New Yorken hasi zuen bere ibilbide profesionala eta 2011n Eibarrera iritsi zen. Eibarren ikuskizunak sonorizatzen hasi zen kanpoko emankizunetan eta antzokietan. Inguruko talde batzuen partaide ere izan zen eta beste musikari batzuekin kolaboratu zuen disko eta kontzertuetan. 2013an AMJEren (Eibarko Musikari Gazteen Elkartea) grabazio-estudioa bere gain hartu zuen, Legarren.
AMJEk antolatu du Walterri egingo zaion omenaldi hau. Walterrek utzitako arrastoa haren talentu profesional eta musikalari dago lotuta, haren gertutasunari eta eskuzabaltasunari. Besteak beste izango dira bertan USTEKABE, TRIO MEDIANOCHE, PURO CHILE, JUDAS ARGARATE, EIRBAND, MELISSA & THE JACKS, WE ARE APES, HELLO! , DAVID KARBA, THE VARTOOLS, EIBARKO KORO GAZTEA, AZKAITER PELOX, URKARI, MURSEGO, RUMBO PARAISO, MIRARI TA AINTZANE.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak