"Vole, vole tristesse + Ste. Anne"

"Vole, vole tristesse + Ste. Anne"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.tabakalera.eus

Non

Tabakalera

Noiz

12/04/2024

Vole, vole tristesse, Miryam Charles. 2015. Kanada, Haití. 6’Eztanda nuklear baten ondorioz, uharte bateko herritar guztiek ahotsa galdu dute, eta, berreskuratzean, denena berdina da. Ezbehar horrek arazoak sortu ditu gizartean: Poliziak autoritatea galdu du, orkestra zuzendaria lur jota dago ez duelako lortzen konposizio ederrak sortzerik, telefono bidezko elkarrizketek ez dute zentzurik. Kazetari finlandiar bat irlara joan da, gertakari bitxi hori hobeto ezagutzen duen ermitau bat elkarrizketatzeko asmoz. Myriam Charlesek Haitin filmatu duen film labur hau zientzia-fikzioaren eta dokumentalaren artean dabil. Ste. Anne, Rhayne Vermette. 2021. Kanada. 80’Renée jaiotetxera itzuli da lau urteren ondoren. Han, Athene alabarekin elkartu da; anaiak zaindu du denbora horretan guztian. Familiako landetxean, Renéek ezin dio Ste. Annen pentsatzeari utzi, Manitobako herrian, alabari erakusten dizkion argazkien bidez ezagutzen dugunean. Rhayne Vermettek, bere opera prima-n, familia baten historia esploratu du lurralde baten erretratua marrazteko, zeinean metis komunitateak toki nabarmena daukan. Emaitza liluragarria da, bai planoen testurarengatik, baita haiei darien misterioarengatik ere. Hizkuntza: frantsez (azpitituluak gaztelanaiaz)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak