Duela urte batzuk hona, Gasteizko Udala lankidetzan ari da hainbat elkarterekin, kooperazio proiektuen esparruan. Erakusketa honetan, Haaly Pular, Solidaridad Internacional - Nazioarteko Elkartasuna eta Asociación Colombia Euskadi elkarteek Guinea Conakry, Guatemala eta Kolonbia munduko hainbat tokitan berdintasunaren alde egiten duten lana erakusten da, Gasteizko lankidetzari esker. Erakusketan genero-berdintasunaren aldeko lankidetzaren eta emakumeen eta haurren giza eskubideen sustapenaren bidez egiten dituzten ekintzak, jarduerak eta aurrerapenak ikusi ahal izango dira.
Datak eta tokiak:
- Iparralde gizarte etxea: martxoaren 25etik apirilaren 7ra.
- Hegoalde gizarte etxea: apirilaren 8tik 21era.
- Lakuako gizarte etxea: apirilaren 22tik maiatzaren 5era.
- Judimendiko gizarte etxea: maiatzaren 6tik 16ra.
- Salburuko gizarte etxea: maiatzaren 17tik 26ra.
Erakusketa: "Guatemalan, Guinean eta Kolonbian berdintasunaren aldeko lankidetza"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
www.vitoria-gasteiz.org
Non
Hegoalde Gizarte Etxea
Noiz
08/04/2024-etik 21/04/2024-era
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.